Ikerbasque researcher: Urtzi Ayesta
Sareak aipatzean, Internet datorkigu burura jende askori. Zelan ikusten duzu zuk sare honen garapena zure ikerketaren ikuspuntutik?
Internet-aren sorrera eta garapenarekin batera, 60. hamarkadaren bukaeran, nabari zen
komunikazio sareak modelizatzeko teoria baten beharra. Teoria honen helburu nagusia lirateke sareen errendimendua eta funtzionamendua hobetzea. Ikerketa arlo bezala, sareen ikerketa edo "networking", jakintza arlo ezberdinen arteko zubia da. Ingeniaritza elektrikoko alderdiak, informatikaren alderdi guztiak, ikerketa operatiboa, estatistika, ekonomia, eta beste hainbat. Gaur egun, gure helburua hurrengo belaunaldiko Interneta oinarritzat izango dituzten paradigmak definitzean eta ikertzean datza.
Zein ikusmen Internetaren garapenarekin?
Alde erresa azpiegituraren garapena aurreikustea da. Badirudi etorkizunean gailu txiki eta inteligenteak nagusituko direla, eta hauek edonondik Internetera sarbidea modu garden batetan edukitzea ahalbidetuko dute. Alde zaila aplikazio eta zerbitzuak aurreikustea da, zeren eta azkeneko hamarkadan hauek etengabe modu ikaragarrian harritu gaituzte: email, bilaketa teknologia, blogak, sare sozialak, musika eta bideoen trukatzea. Segur aski etorkizunean gailu mugikorrentzako erabat harrituko gaituzten aplikazio berriak sortuko dira.
Zure lan eta ikerketa ibilbidean zer suposatu du Ikerbasque postua lortzea?
Ingeniaritza Irunean ikasi eta gero, 10 urte igaro nituen atzerrian ikastean eta lanean, batik bat, EEBB-etan, Frantzia eta Holandan. Ikerbasque sortu aurretik, ia ezinezkoa zen atzerrian prestatutako ikerlari batentzat Euskadin baldintza egokitan ikerlari lana aurkitzea. Frantzian ikerlari bezala lan iraunkorra nuen, eta beraz, Euskadira itzultzerik ez nuela izango pentsatzen hasita nengoen. Beraz, nire kasuan, Ikerbasque eta BCAM-ek eskaini didate nire jaioterrian baldintza egokitan ikerlari bezala lan egiteko aukera. Hau niretzat oso garrantzitsua da, zeren eta ikerlari bezala garrantzi handia ematen diot gizarteari egin diezaiokegun ekarpena, eta euskalduna izanik erabat asebetetzen nau ekarpen hau Euskal Herrian egiteko aukera izatea.