Ikerbasque: Jasangarritasuna

Ikerbasque fundazioak aurrekontuetako %0,7a hainbat proiektu solidario finantzatzera bideratuko du ondoz ondoko laugarren urtez. Intermon Oxfam, ICAVI4all, Bizkaiako Elikagaien Bankua eta SED-ek aukeratutako proiektuan abian jarriko dituzte, bakoitzak 16.000 euro inguru jasoz.
Ikerbasqueko helburu estrategikoetako bat giza ikuspuntutik fundazio arduratsua izatea da. Horretarako giza, ekonomi eta ingurumen jasangarritasunerako estrategia bat landu du eta bertan aurrekontuetako %0,7a proiektu solidarioak finantzatzeko bideratzea aurreikusten da.
Deialdi publiko baten bidez, Ikerbasque fundazioak ondoz ondoko laugarren urtez eskeini zuen finantzaketa, bai garatze bidean dauden herrialdeetan eginiko proiektuentzat, bai bertan baztertze arriskuan dauden giza taldeentzat.
Aukeratutako jarduerak Haiti, Ekuatore Ginean, Txad eta Bizkaian egiten ari dira, eta ur edangarrirako sarbidea, elikadura eta mugimendu murriztuetako pertsonen mugikortasunaren arloak jorratzen dituzte.
Intermon Oxfam-ek Haitin uraren bidez transmititutako gaixotasunak ekiditzeko programa bat du abian. Horretarako, hango materiekin (buztina eta arrozaren azalak) eginiko iragazki zeramiko batzuk garatzen ari da, bakterien kontra erabilgarriak izateaz gain, birusen infektzioak murrizteko balio dezaten. Ikerbasquek lehen iragazkien fabrikazio eta banaketarekin lagunduko du.
LEG – Let’s Enable Guinea proiektua, ICAVI4all-ena, Ekuatore Ginean fabrikazio lantegia sortu eta kostu gutxiko laguntza produktuen mantenua egitea lortu nahi du.
Bizkaiako Elikagaien Bankuak hainbat erakunden bidez baztertze arriskuan dauden ia 25.000 pertsonei eskeintzen dizkie elikagaiak, eta hamarnaka bolondresek egindako lanari esker dihardu.
SED (Solidaridad – Educación – Desarrollo)-ek, bestalde, landa guneetan lau putzu barri eraikiz Ekialdeko Mandoul-en (Txad) ur edangarriaren jasotze eta hobetze proiektu batentzako jasoko du finantzaketa.