Ikerbasquek, Zientziarako euskal fundazioak, bi deialdi internazional berri jarri ditu abian, goi mailako ikertzaileei 20 behin betiko kontratu eta langile ikertzaileentzat bost urteetarako beste 20 kontratu eskainiz.
Research Professor deialdia doktoregoa 2008 urtea baino lehen bukatuta, jarduera ikertzaile sendoa eta esperientzia internazionala duten ikertzaileei bideratuta dago. Aukeratuta suertatzen direnak Euskal Herriko edozein ikerkuntza zentruan behin-betiko postu bat lortu ahal izango dute.
Zientza komunitate internazionaleko kideek osatutako kanpo ebaluatze talde bat arduratuko da aukeraketaz, eta hura bi txandatan egingo da, lehengoa martxoak 31 baino arinago jasotako hautagaitzekin eta bestea irailak 30erarte jasotakoekin.
Bestalde lehenengo biderrez abian jarritako Research Fellow deialdia, doktoregoa 2010 urtea baino arinago amaitu dutenei bideratuta dago, eta bost urteko kontratua eskeintzen du, laugarren urtean Research Professor deialdira aurkezteko aukerarekin. Hautagaitzak aurkezteko epea martxoak 31an amaitzen da.
Egunerarte Ikerbasquek jakintza arlo guztietako goi mailako 180 ikertzaile kontratatu ditu, 20 herrialde ezberdinetatik etorritakoak, Euskal Herriko unibertsitate eta ikerkuntza zentruetara gehitu direnak.
Deialdietako informazio guztia www.ikerbasque.net helbidean eskuragai dago.