Ikerbasqueko Ikertzailea: Eros Corazza
Zer ikerketa egiten ari zara gaur egun Euskal Herrian?
Pare bat proiektutan ari naiz lanean, Donostiako Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutu (ILCLI) eta Pariseko Jean-Nicod Institutuko kideekin. Kepa Korta (ILCLI) eta Jérôme Dokic (Jean-Nicod) kideekin batera komunikazioarekin lotutako auzi batean dihardut, eta bereziki, nola gure arteko komunikazio-trukeak ustiatzen duen hizkuntzaz kanpoko testuingurua informazio baliagarria modu ekonomikoan igortzeko elkarren arteko ekintzak behar bezala izan daitezen. Hauek dira aztertzen ari garen auzietako batzuk: (i) Nola lor dezakegu arrakastako komunikazioa amaitugabeko hitzak erabiltzen ditugunean?; (ii) Gure pentsamenduak eta gertaera linguistikoak nola bihur daitezke pertsona, toki, ordu... jakin bat?; (iii) Nolatan dago pertsona batek esaten duenaren interpretazioa solaskidek partekatzen duten egoeraren mende? (iv) Nola gainditzen du komunikazioak esandako esaldi batekin lotutako esanahi literala?, etab.
Zure ikerlanak hizkuntzaren filosofian du arreta jarrita. Zer esan nahi du horrek?
Hizkuntzak hainbat eginkizun betetzen ditu gure bizitza kognitiboan. Komunikatzen laguntzen gaitu eta, are garrantzitsuago, pentsatzen laguntzen gaitu. Hizkuntzarik gabe ez ginatekeen garatuko egin genuen bezala. Gure lehengusu primateak, genetikaren ikuspuntutik horren desberdin ez direnak, orain dela milaka urte bezala bizi dira gutxi gorabehera: gu, berriz, ez. Horren arrazoia da hizkuntzaren botereak informazioa antolatu, partekatu eta metatzeko aukera ematen gaituela. Hainbat alderdi garrantzitsu daude hizkuntzaren filosofo batek azter ditzakeena. Hizkuntzaren azterketa, nik ulertzen dudan moduan, diziplinartekoa da izatez: psikolinguistika, linguistika, neurozientzia, antropologia, animalien portaera bezalako ikerketek eragin handia dute, izan ere.
Zer eragin izan du Ikerbasqueko eskaintza onartzeak zure ikerketa zientifikoko ibilbidean?
Ingurune zirraragarri eta adimen-suspertzaile batean bizitzeak ohiko betebehar akademikoetaz askatu nau (irakaskuntza eta administrazioa, esaterako). Hortaz, nire ikerketa bideratzen, eztabaidatzen eta garatzen dut arreta guztia. Halaber, nazioarte mailako elkarlaneko harremanak eraikitzen eta kontuan hartzen lagundu dit, bai neure buruarentzat bai lanean ari naizen institutuarentzako (ILCLI) onuragarria dena. ILCLIrekin konektatuta egotearen abantailetako bat da bere diziplinarteko profila. «Hizkuntza ekintza gisa: semantika, pragmatika eta erretorika» delako ikerketa-taldearen (Kepa Kortak zuzendua) parte izateari ere onura ateratzen diot. Bertan interesatzen zaizkidan auziak ikertzen ditugu ikerlariok.