Ikerbasqueko ikertzailea: Gonzalo Bacigalupe
Zein da zure ikerketa agenda?
Hainbat proiektutan ari naiz lanean. Lanean suhar jardun, horri buruz idatzi, proposamenak prestatu eta landa-lana egiteko aukera ematen duten proiektuak oso gogoko ditut. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bereganatzeak familia harremanetan dituen ondorioak mahaigaineratzen du ikerketa itaun orokorrak. Asko dakigu banakako ikuspuntu batetik ordenagailu bidezko komunikazioari buruz, baina oso gutxi familia prozesua nola aldatu den eta, era berean, familia prozesu horiek IKTeen erabileran duten eraginari buruz. Egun, lotura duten hiru proiektu darabiltzagu. Nire taldea espainieradun eta ingelesdun herrietako etxeko medikuak inkestatu eta elkarrizketatzen ari da, laguntza bila dauden familiak teknologia sortuberrien hartzeak nola eragiten dituen aztertzeko. Halaber, Mexikon eta AEBn landa-lana hasi dugu familia transnazionalak sortuberriko teknologiak nola erabiltzen dituzten ikasteko. Nire ustez, teknologia berrien barneratze zabalak zalantzan jartzen ditu jakintsuek immigrazio esperientzia kontzeptualizatutako modu batzuk eta beraz, profesionalek eta legegileek horiei zuzendutako esku-hartzeak diseinatzen dituzten era. Azkenik, IKTak nerabeen esperientziako alderdi garrantzitsua dela ikusi dugu. Euskal Herrian nerabeekin burututako elkarrizketek, beste azterketa baten barne, erakutsi digute gazteriaren batez besteko erabileratik kanpo joatearen garrantzia. Laburbilduz, ikerketa ildo honek teknologia eta familiak lotzeaz gain, kultura arteko dimentsio transnazional bat gehitzen du.
Zein da zure zaletasuna? Zerk bideratzen du zure lana?
Nire ikerketak hainbat gai jorratu ditu: pertsona arteko eta politika indarkeria, gainbegiraketa eta kontsulta klinikoak, etorkinen osasuna, familia osasuna eta sortuberriko teknologiek familiengan duten eragina. Nahiz eta itxurazko heterogeneotasuna izan, gutxi dira lan hori azpimarratzen duten ildoak. Lehenik eta behin, harremanak aztertzen ditut eta ez gizabanakako jakin batzuen psikea ezta gizabanakoetan gizarte aldagaiak duen eragin hutsa. Gizabanakoak,familiak eta erkidegoak, eta hortaz, gizarte handiago bat zerk lotzen dituen interesatzen zait niri. Hortaz, indarrak eta indarberritzeko ahalmena osagai zuzentzaile bihurtzen dira. Txileko etxeko indarkeriari buruzko taldeekin egindako azterketak profesionalek arloko ideiak nagusiak zeintzuk ziren ezagutzeaz gain, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko politikak sustatzeko aktibismoa sendotu du. Psikologian eta osasun publikoan egin dudan lanak kanpoko baliozkotasuna du mandatu etiko gisa. Nire aztergaiak nolabaiteko eragina izango ote du pertsonen bizitzetan egun bizi dugun egoeran? Izan ere, barne baliozkotasunak gidatu du gehienbat psikologia, ikertzaileak ikerketa aurkikuntzak asalda ditzakeen "beste"aldagai guztiak kontrolatu nahian dagoela. Horren ondorioz mundu errealeko pertsonen esperientziekin lotuta egon ez ohi diren esperimentu edo neurri egoerak suertatzen dira. Hori horrela, aldizkarietako artikuluetan aurkituko duzun gehiena pertsonen esperientzien zati txiki eta sinplifikatua besterik ez du islatzen. Ikerketak gardentasun falta izateaz gain, ez dago elkarlan handirik; parte-hartzaileek ikerketaren protagonista nagusi baino, ikergai baitira. Itxaropenez, nire lana planteamendu gardenago eta laguntzaile bateri atxikitzen da: proiektu batean datuak jasotzen ari gara eta osasun zerbitzuen hornitzaileek eta pazienteen elkarteek familien beharrak helarazten dizkigute. Seme-alabetako bati gaixotasun kroniko bat diagnostikatzen diotenean (eritasun zeliakoa) dieta aldaketari (gluten gabea) familiak nola egiten dioten aurre aztertzen da. Elkarrizketa bera eskumeneko prozesu gisa diseinatuta dago. Hortaz, familiei aholku ematerako profesionalentzat gidalerro batzuk garatzea espero dugu.
Zure aburuz, zein egoeratan dago Euskal Herriko ikerketa sistemak?
Hamarkada gutxitan, Euskal Herriak handitze ekonomiko azeleratua eta jasangarria bizitzeaz gain, besteentzako eredu gisa har daitezkeen erakundeen oinarria ezarri du. Horren adibide ona da osasun sistema; berrikuntza dela medio, osasun-laguntza guztien eskura jartzen du. Garapen bide horri jarraitzeko, nahitaezkoa da ikerketa lehentasun bihurtzea. Zentzu honetan, badirudi IKERBASQUEn helburuak sortzen dituen aukerekiko ondo bideratuta daudela berrikuntza eta ikerketan bikaintasuna suspertze aldera. Hala eta guztiz ere, ikusi dudana kontuan izanda, oztopo larriak daude. Horietako bat hezkuntza arloan aurki dezakegu, orokorrean ikerketa gehiena garatzen den arloan. Badirudi hezkuntza sistema aurreko aro batean dagoela oraindik. Ikasleek gutxi parte hartzen dutela hezitzen dute irakasleek hezkuntza prozesuan, lehen hezkuntzatik hasita goi-mailako irakaskuntzara arte. Hierarkiak ikastea edo ikerketa helburuak baino garrantzitsuago direla dirudi eta horrek berrikuntza oztopatzen du. Ikerketa finantzaketaren kasuan, adibidez, ikerketaren emankortasuna baino, oztopo burokratikoak gainditzeko trebetasuna sustatzen dela dirudi. Unibertsitateak eta finantzaketa mekanismo batzuk zurrunak dirudite eta erkidegoen beharretik atzetuta. Euskal gizartean kultura, negozio eta teknologia mailako berrikuntzak badaude ere, ikerketa eta hezkuntza jarduteak ez doaz horien parean. Diziplinarteko lan oso gutxi dago. Nire arloan, adibidez, psikologoek psikologoentzat hitz egin eta idazten dute (eta talde bereko espezialitate baten barnean), medikuek medikuentzat, eta abar. Ikerketa berritzailea eta gure gizarteari ekarpen garrantzitsua egiteko, nahitaezkoa da diziplinarteko ikerketa. Euskal Herriko ikerketa sistema izan daiteke hori ondo egin daitekeenaren adibide. Guggenheim bezalako ekimen izugarria baino, hezkuntza gaiak nola burutzen diren benetako berrikusketa izango da.