Iturria: Eurostat, Eustat
Estatu desberdinetako Ikertzaile kopurua langile kopuruarekin erlazionatuta, Europar batasuneko (EB) zatiak eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) (Finlandia, Luxenburgo, Japonia, EB-15, Eurogune, EB-27, Espainia, EAE)
Euskadin dagoen biztanleria aktiboaren ikertzaile proportzioa %1era ez da ailegatzen (2008an 0,94) eta hori lider diren gizarteen azpitik dago. Finlandiak %2a gainditzen du eta EB-15ean %1,15ean kokatzen da.
I+G+i lanetan dabiltzan pertsonen kopurua egonkor handituz joan da, 2008an 15.373 pertsonara ailegatu zelarik. Hau 2000 urteaz aldenduz %69 igoera da.
UPV/EHU da Euskal Herriko ikerkuntza instituzio nagusia, non orokorrean aldi desberdinetako ikerkuntza komunitatearen %75a batzen da.