Edukin hau ez dago eskuragarri aukeratutako hizkuntzan.

Ikerbasque News

Iturria: Materialen Fisika Zentroa

CSICek Donostian inauguratu du Materialen Fisika Zentro berri bat

Centro fisica01    Centro fisica02

Abenduaren 20an Donostian inauguratu zen Materialen Fisika Zentro berria, Ikerkuntza Zientifikoen Goi Kontseiluaren (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko zentro mistoa. Instalazio berri hau kokapen estrategikoan dago, ikerketa zentro eta institutu anitzez inguratua: Kimika Fakultatearen parean, Joxe Mari Korta I+G+b zentroaren atzean eta Donostia International Physics Center (DIPC) delakoaren aurrean.

Eraikinak, Francisco Xavier Aguilar Borras arkitektoak diseinatua, 4.946,81 m2ko eraikitako azalera eta 3.666,65m2ko  azalera erabilgarria du, lau solairutan banatuta: erdisotoa, beheko solairua, lehenengo solairua eta bigarren solairua. Zazpi milioi euroko inbertsioa egin du CSICek; EHUk, berriz, lursaila jarri du.

Materialen Fisika Zentroa (CFM), CSICen materialen zientzia institutuen sarearen parte da. 1999an sortu zuten, Bizkaiko Campuseko CSIC-UPV/EHUko Biofisika Unitatearekin batera, UPV/EHUk barne hartzen duen beste zentro misto bat. Hala eta guztiz ere, orain badu bere eraikina.

Materialen Fisika Zentroaren (MFZ) zuzendaritza osatzen dute Juan Colmenero de Leonek, UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika katedratikoak eta zentroaren zuzendariak, eta Ricardo Diez Muiñok, CSICeko zientzialari titularra etazuzendariordeak.

Zentro berriaren jarduera ikertzaile berria da materialen propietateen azterketa teorikoa eta esperimentala, eskala mikroskopikoan eta mesoskopikoan. Sistema nanoegituratuak, material polimerikoak edota material fotonikoak, besteak beste, dira zentro honen azterketa gaiak.

 
 
 
ecmware
Enterprise Platform