Science.eu.com 2010 ebaluazioaren emaitzak
Ikerbasquek, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zientziarako Euskal
Fundazioa, Euskadiko ikerketa taldeetara ikertzaile seniorrak
guregaranetzeko mugikortasun deialdia berria zabaldu zuen urte
hasieran. Deialdi hau irailaren 30arte itxi zen.
Ikerbasquek deialdi honetara aurkeztu diren 219 ikertzaileen
ebaluazio independentea egin berri du. 15 herri ezberdinetako 55
ebaluatzailek osatutako kanpoko ebaluazio komite batek 22 ikerlari
aukeratu ditu. Komite honen koordinatzaileak hurrengo katedradunak izan
dira:
- Luis Oro Prof., Zaragozako Unibertsitatearen Kimika
Ezorganikoko Katedraduna, Kimikako 2007 Ikerketa Sari Nazionala eta
Jaime I Erregea 1999 Ikerketa Saria.
- Ginés Morata Prof., CSIC-aren Ikertzailea, 2007 Asturias Printzea Ikerketa Saria eta Jaime I Erregea 1996 Ikerketa Saria.
- Domingo Docampo Prof., Telekomunikazioko Katedraduna eta Vigoko Unibertsitatearen Errektore ohia.
- Salvador Barberà Prof., Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren Ekonomiako Katedraduna eta Jaime I Erregea 2008 Ikerketa Saria.
- Felix Yndurain Prof., Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren
Materia Kondentsatuko Fisikako Katedraduna eta Zientzia eta
Teknologiarako Ministerioaren Zientzia Politikarako Idazkari Orokor
ohia.
- Joan Rodés Prof., Bartzelonako Unibertsitatearen
Medizinako Katedraduna, Bartzelonako Clinic Ospitalaren zuzendari ohia
eta Medizinako 2006 Ikerketa Sari Nazionala.
- Prof. Javier López Facal, Zientzia Politikorako eta Ikerketaren kudeaketarako Ikertzailea CSIC-en; CSIC-eko Presidente ohia.
Deialdi honetan orain arte aukeratutako 22 ikertzaile aukeratzeko irizpideak hurrengoak dira:
- Meritu zientifikoak eta ikerketa ibilbidea
- Ikerketa arloaren gailentasuna eta egindako argitalpenak
- Euskal Zientzia Sistemaren gaitasunekin bat etortzea
Ikerbasque Fundazioaren ikerlarien zerrenda gure webgunean gaurkotzen da.