Edukin hau ez dago eskuragarri aukeratutako hizkuntzan.

Ikerbasque News

Bilbao, Urriak 2010

IKERBASQUEK eta CSIC-ek, Europako ikerketa batzordeak Espainian garatutako proiektuei eman dien dirulaguntza-kopururik handiena lortu dute

Erc

IKERBASQUE Fundazioko hiru ikertzailek beste horrenbeste proiektu berritzailerentzako finantzaketa lortu dute, Europako Ikerketa Kontseiluak ikertzaile gazteei banatzen dizkien Starting Grants dirulaguntzen bitartez. Ikertzaile gazteek karrera Europan egitea da dirulaguntza hauen xedea, eta erakunde europarrak Espainian aukeratu dituen 23 proiekturen artean, Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusia (CSIC) da, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren menpeko ikerketa-organorik gorena, dirulaguntza-kopuru berbera lortu duen bakarra.

ERC (European Research Council o Consejo Europeo de Investigación) delakoa Europar Batasunak sortu zuen 2007 urtean. Zientzia-bikaintasunean oinarritutako ikerketa-proiektuak sustatzen dituen Europako lehenengo erakundea da. Berak kudeatzen du "Ideas" programa, ikerketari buruzko Europako 7. Esparru-Programa osatzen duten lau programetako bat, eta "ERC Starting Grants" izeneko dirulaguntzak banatzen ditu urterik urte lider independenteak izateko gaitasuna frogatua duten zientzilarien artean. Beka hauen hirugarren deialdian, 580 milioi euro banatuko dira Europako 21 herrialdetan lan egiten duten 39 nazionalitatetako 427 proiektu aurrera ateratzeko.

IKERBASQUEn ikertzaile dabiltzan Rainer Hillenbrand alemaniarra, Luis Hueso madrildarra eta Geza Toth hungariarra dira Europako dirulaguntza jaso duten proiektuen egileak. Hiruren artean, bost milioi euro inguruko aurrekontu bateratua izango dute nanoteknologiaren aplikazioarekin lotutako ikerketak eta fisika kuantikoaren alorreko ikerketa teoriko bat lantzeko. 

 
 
 
ecmware
Enterprise Platform