Edukin hau ez dago eskuragarri aukeratutako hizkuntzan.

Ikerbasque News

Ikerbasqueko ikertzailea: Joaquín Castilla

Castilla01   Castilla02

AEB-etan oreinei eragiten dien izurrite prionikoa kontrolatzeko bide bat ireki dute

Aurkikuntza, Kentucky-ko (AEB) unibertsitatearekin elkarlanean, “science” aldizkari entzutetsuan argitaratu da.

Joaquin Castillak, CICbiogunean sartu den Ikerbasqueko ikerlariak, Kentucky-ko (AEB) unibertsitateko ikerlariekin batera prioi mota batzuen (entzefalopatia espongiforme kutsagarrien arduradunak diren agente patogenoak edo EEKak) egonkortasuna kontrolatzeko bide berri bat aurkitu du. Honek AEB-etan eta Kanadan izurrite bilakatu den oreinen gaisotasun prionikoa kontrolatzeko aukera berria irekitzen du. Aurkikuntza pasa den astean argitaratu zen “science” zientzia aldizkari entzutetsuan.

Europan gehien zabaldutako gaixotasun espongiformea 90-eko hamarkadan agertutako behien entzefalopatia espongiforme, edo behi eroen gaitza, izurritearekin batera ardien eta ahuntzen scrapie-a den bitartean, AEB-n zientzialariak gehien arduratzen dituena oreinen prioiak dira. Oreinen prioiek gizakia kutsatu dezakeela agerian uzten duen estatistikarik ez dagoen arren animalia basatien artean gaixotasuna etengabe ari da hedatzen AEB-ko hainbat estatutan eta dagoeneko Kanada-ko zenbait estatutara iritsi da.

Higadura kronikoaren gaixotasuna (CWD) entzefalopatia espongiforme kutsagarria da eta apodun basatiei zein etxekoei eragiten die. Oreinen prioiek zerbido mota ezberdinei eragiten diete, arruntenak mando-oreina eta Kanada-ko oreina izanik. Diagnostitutako lehen arrastoak 1967-koak dira, eta Kolorado-n (AEB) gatibotasunean zegoen mando-orein (Odocoileus hemionus hemionus) batean aurkitu ziren.

Datu epidemiologikoek CWD-a berez mantentzen den gaixotasun bat dela erakusten dute eta itxura denez populazio gatibuetan horizontalki kutsatu daiteke. Azken ikerketen arabera, populazio basatietan prioien transmisioa kutsatutako gernuaren, kakaren eta listuaren bidez gerta liteke.

Izurritearen garrantziak gaixotasuna CIC bioGUNE-ren Unitate Proteomikoaren Prioien Laborategian ikertua izatera eraman du, zeinak bere bidea 2010. urte hasieran abiatu bait zuen Bizkaiko Tecnología Parkean Joaquin Castilla, Ikerbasque-ko ikerlariaren zuzendaritzapean, helburu nagusi batekin “entzefalopatia espongiforme kutsagarrien (EEK-en) jakintzan sakontzea”.

Prioi anduien eginkizuna

Glenn Telling, Kentucky-ko Unibertsitateko irakasleak koordinatutako nazioarteko taldean parte hartu duten CIC bioGUNE-ko ikertzaileen aurkikuntzak, gaixotasun prionikoaren kutsatzean eta hedakuntzan prioi anduien propietate ezberdinen eraginaren azterketan sakondu du, orain arte ezezaguna zen zerbait.Hauek ikertzeko, zerbidoen prioien gaixotasuna har dezaketen sagu transgenikoak diseinatu eta sortu ziren. Animalia hauek lehenengo aldiz biologikoki ezberdinak diren CWD prioien bi andui identifikatzeko aukera eskeini zuten, eta honek bi andui prionikoen artean harremana dagoela ondorioztatzera eraman du. Kanada-ko oreinaren prioiak kopiatzeko diseinatutako sagu transgenikoek andui prioniko bakoitzaren hedatze egonkorra erakutsi zuten bitartean, mando-oreinaren prioiak kopiatzeko diseinatutako sagu transgenikoek CWD anduien nahaste ezegonkor bat hedatu zuten, bere propietate biokimikoen bidez bereizketa eragozten duelarik.

Ikerketa honen garrantzia, lehenengo aldiz, gaixotasun prionikoen erantzule den proteinaren aminoazidoen sekuentzia primarioaren ezberdintasun bakar batek ( Kanada-ko oreina versus mando-oreina) andui prionikoen aukeraketa ahalbidetzen duela erakustean datza. Aurkikuntza honek proteina erantzulearen oinarrizko egitura moldatuz andui prioniko batzuen egonkortasuna kontrolatzeko aukerari buruz datu berriak eskeintzen ditu. Ikerketak gainera lehenengo aldiz erakusten du gutxienez bi CWD andui mota daudela, argi desberdindu daitezkeen jokabide patogenoekin.

Azken hamarkada honetan asko aurreratu da prioien ezagutzan. Zentzu honetan, Europako behien gaixotasun espongiformearen izurriteak (“behi eroen” gaitza) mota honetako infekzio eragileen ikerketan aritzen diren ikerketa talde kopurua handitu egin du. Hala ere, oraindik gaur egun prioiak ez dira nahikoa ezagutzen. Casilla-ren arabera, seguraski prioiak “naturak dituen eragile patogenoetatik jakin-min gehien sortzen dutenetako bat dira, proteina bakarrarekin erlazionatzen dituen bere ustezko konposizioak, eta argi bereiztu daitezkeen anduien agerketak parekorik ez duen balio zientifikoa ematen die”.Beste batzuen artean Alzheimer-a edo Parkinson-a bezalako gaixotasunen garapenaren antzerakoa den bere kopiatzeko mekanismoak, patogeno paregabe bihurtzen du. “Baina honi oraindik ere prioi bat zer den ez dakigula gehitzen badiogu, honek nire taldeko pertsonak bezalakoentzat eta niretzat ikergai ezin erakargarriagoa bihurtzen du”, dio Castilla-k. 

Gaixotasun prionikoen eremuan, Castilla irakaslearen taldeak lantzen duena, dauden inkognita handietako bat da, nola den proteina bakar bat espezie batzuk kutsatzeko gai eta beste batzuk ez. Zentzu honetan orain gutxi agertu diren teknika berriei esker asko aurreratu den arren, oraindik bide luzea dago ibiltzeko. 

 
 

 Konpartitu:

Add to: Aupatu Add to: zabaldu Add to: negociame Add to: myspace Add to: meneame Add to: facebook Add to: Mr. Wong Add to: Icio Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Slashdot Add to: Netscape Add to: Furl Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Spurl Add to: Google Add to: Blinklist Information
 
ecmware
Enterprise Platform