Edukin hau ez dago eskuragarri aukeratutako hizkuntzan.

Ikerbasque News

Ikerbasqueko ikertzailea: Frank Girot

Kostuak merketzea posible egiten duten prozesu berrietan egiten dugu lan

Girot01    Girot02

Zure ikerketa industria-prozesuen optimizazio eta simulazioan datza, zer esan nahi du horrek?

Nire ikerketa-lerroetako batek aeronautikagintza, automobilgintza eta orokorrean garraio guztien fabrikazio-prozesuan du gai nagusia. Mekanizazio-, soldadura-, konformazio-, galdaketa- eta bestelako teknikak oinarri hartuta, dauden prozesuak hobetzea da helburua.  Gaur egun, lehenengo bi familietan jartzen dut gogoa. Euskal industriarako (makina-erreminta eta azpikontratazioko ETEak) sektore garrantzitsuak dira, beraz hemen aurkitu dut Frantzian faltan botatzen nuen ingurugiroa.

Bilboko (UPV/EHU) IGETeko Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Errendimendu Handiko Fabrikazio-Taldearen barne garatzen ditugun ikerketak mekanizazio-prozesuak hobetzeko asmoa dute. Horretarako honako hau egin behar da: ebaketa-baldintzak eta erremintak hobetu, simulazio ereduak  eskala anitzetara garatu txirbilen eraketa aurreikusteko, eta ekabeta-esfortzuak, erremintak lortutako tenperaturak, erremintaren  higadura kontutan hartu, baita portaera dinamikoa mekanizatu-prozesuan zehar (chatter- edo bibrazio-fenomenoa), azaleraren geometria eta mekanizatuak sortutako hondar-tentsioak ere. Emaitzak balioztatu behar dira.

Kostuak merketzea posible egiten duten prozesu berrietan egiten dugu lan ere. Honek jauzi teknologiko bat suposatzen du. Adibidez, aluminio- eta titanio-aleazioak, ADI galdaketak eta gai konposatuak (ebaketa-baldintzen optimizazio eta erreminten geometria berrien garapenean) lehorrean lantzeko mekanizazio-teknikak lantzen ari gara. Ebaketa-fluidoak ezabatzea helburu zaila da, baina aurrezte handiak sor ditzake (aeronautikagintzan, pieza baten salneurriaren % 15-30; automobilgintzan % 7-15) eta industriaren garapen jasangarriaren barne dago, fluidoez gain, efluenteak berdin birziklatu behar diren piezen garbiketa-lanak edo koipe-kentzea ezabatzen baitu. Langileengan duen eragina ere garrantzitsua da, lubrifikatzaile edo pieza mekanizatuen garbiketa-produktuekin lotutako 100 gaixotasunetik gora  zerrendatu dira eta.

Halaber, beste ikerketa-lerro bat da nanoteknologiaren aplikazioa industria-prozesuetan. Zeintzuk dira ikerketa honen helburuak?

Arestian adierazi bezala, mekanizazio-prozesuaren osagai garrantzitsua da ebaketa-erreminta. Zentzu honetan, etorkizunean garrantzizko garapenak gertatuko dira bai erreminten materialen bai estaldura mailan. Hemen dute nanoteknologiek etorkizun handia.

Egun, metal gogorreko erremintak plubimetalurgia-prozesuaren bidez daude eginda, mikra baino txikiagoak diren partikuletatik abiatuta. Alea zenbat eta txikiagoa izan, gero eta ezaugarri hobeak ditu erremintak (haustearen kontrako erresistentzia, higaduraren aurkako erresistentzia, zailtasuna ...). Hortaz, ebaketa-erreminta berriak egiteko nanopartikulak erabiltzeko joera dago, oinarrizko material homogeneo bat lortzeko mota anitzetako nanopartikulen nahasketak suposatzen duen arazoarekin.

Bestalde, beharrezkoa da higagaitzak eta metal gogorrean itsaskorrak diren estaldura finak garatzea.   Irtenbidea nanoestalduran aurki dezakegu: estalduraren kristalek nanometro-hamarreko batzuetako diametroa dute eta mikra bateko edo biko lodiera. Estaldura mota honek ez du erremintaren geometria aldatzen, batez ere ebaketa-ertzaren erradioa eta erremintaren portaera hobetzen du.

Beste lerro interesgarri bat da erreminten akabera (ebaketa-ertza), fetmosegundo-laserra bezalako teknikak erabiliz erramintaren azaleraren ehunka nanometro aldatzeko, zerbitzua hobetze aldera.

Hiru lerro hauei dagokienez, aurrerapen garrantzitsuak ikustear gaude.

Oraintsu, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) hasi zara Ikerbasquen irakasle gisa.  Zer eman dio posizio berri honek zure karrera zientifikoari?

Orain arte egindakoaren azterketa egiteko aukera eta ikerketa-lerroak helburu berrietara zabaltzeko aukera eman didan erronka izan da niretzako. Gaur egun, beste hauek garatzen ari naiz: simulazio-gaiak, fabrikazio ekologiko eta jasangarriari buruzkoak eta nanoteknologien aplikaziozkoak mekanizazioaren arloan, besteak beste. Geroari buruz, garrantzizkoak deritzet gai hauek EAEren industria-sektorerako. Lan-baldintza berri hauei esker, gehiago argitara dezaket eta baita erkidego zientifikoan eta industria-munduan  aintzatespena lortu ere.

Irakaskuntzari dagokionez, mekanizazio-arloan puntako gaietan bildu dut gogoa, Industria-Ingeniaritzako azken mailako ikasleentzat, Bilboko (UPV/EHU) IGETeko Ingeniaritza Mekanikoa sailak garatzen duen Makina-Erraminta delako gela, edo Ikerketa Masterreko ikasleentzat, hots, ikasle-talde txikiak baina gai hauetan interes handia dutenak.

Ingurugiro industriala eta instituzionala askoz onuragarriagoa da eta nire ideiak enpresekin ditudan proiektuen bidez garatzeko aukera ematen dit. Informazioa hobeto zabaltzen da eta elkarteak eraginkorragoak dira (batez ere Manufacture plataformaren euskal taldea).

Baldintzak ezin hobeak dira nire garapen pertsonal eta profesionalerako.

 
 

 Konpartitu:

Add to: Aupatu Add to: zabaldu Add to: negociame Add to: myspace Add to: meneame Add to: facebook Add to: Mr. Wong Add to: Icio Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Slashdot Add to: Netscape Add to: Furl Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Spurl Add to: Google Add to: Blinklist Information
 
ecmware
Enterprise Platform