Edukin hau ez dago eskuragarri aukeratutako hizkuntzan.

Ikerbasque News

eBULETINA 07 .

Ikerbasqueko ikertzailea: Susana Rodríguez

Industriarako metodo ekologikoak

Susana01  Susana02

Uretako tinta eta margoak ezabatzen lan egiten duzu. Hain zuzen ere, onddoak erabiltzen dituzu hori egiteko. Zein fasetan daude zure ikerketak orain?

Azken urteotan, lacasa entzimaren immobilizazioan lan egin dugu. Entzima hori usteltze zuria eragiten duen Trametes pubescens onddoak sortzen du, eta helburua da entzima hori egonkorragoa eta berrerabiltzeko modukoa egitea. Emaitza oso interesgarriak lortu ditugu immobilizatutako lacasa duten laborategi-eskalako bioerreaktoreak erabilita, ehungintzako efluente artifizial bat modu jarraian tratatzeko.

CEITen sartu nintzenetik, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen degradaziora bideratu dut nire ikerketa, izan ere arlo hori oso interesgarria da inguruko industriarentzat. Gaur egun, teknologia hori ezin da maila industrialean aplikatu, duen kostu altua dela eta, baina ikertzen jarraitzen dugu, eta uste dugu lortuko dugula egungo teknologien aurrean ekonomikoki lehiakorra den konponbidea.

Zer beste aukera daude produktu koloratzaileekin kutsatutako urak garbitzeko?

Egun dauden teknikak bi motatakoak dira, prozesu fisikoetan oinarritutakoak (adsortzioa, iragazpena, koagulazio-flokulazioa, trukaketa ionikoa) eta kimikoetan oinarritutakoak (Fenton erreaktiboa, ozonizazioa, oxidazio fotokimikoa, oxidazio elektrokimikoa). Teknologia horiek ezin dituzte tinta-mota guztiak ezabatu; beraz, bi edo gehiago konbinatzen dira emaitza onak lortzeko. Gainera, teknologia horiek albo-ondorioak dituzte; esaterako, buztinen sorrera, erreaktibo kimikoen kantitate handiak erabili behar izatea, azpiproduktu toxikoen sorrera edo energia asko erabili behar izatea. Horregatik, beharrezkoa da teknologia berri ekologikoak garatzea.

Zertan aldatu da zure ikerketa-ibilbidea CEITen sartu zinenetik Ikerbasque ikertzaile gisa?

Ikerbasquek lanpostu egonkor bat izateko aukera eskaini dit eta, hala, osoki ikerketara bideratzeko aukera. Aurretik nuen lanpostuan –Ramón y Cajal ikertzailea Rovira i Virgili (Tarragona) Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoa sailean–, egonkortasuna lortzeko aukera bakarra zen irakasle laguntzaile gisa aritzea, eta hori nire karreran atzerapauso bat litzateke. CEITen orain arte ez zegoen ikerketa-lerro bat abiatzen ari naiz orain, eta, hori ahalegin handia izateaz gain, erronka handia ere bada.

 
 

 Konpartitu:

Add to: Aupatu Add to: zabaldu Add to: negociame Add to: myspace Add to: meneame Add to: facebook Add to: Mr. Wong Add to: Icio Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Slashdot Add to: Netscape Add to: Furl Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Spurl Add to: Google Add to: Blinklist Information
 
ecmware
Enterprise Platform