Edukin hau ez dago eskuragarri aukeratutako hizkuntzan.

Ikerbasque News

 eBULETINa 30

  Ikerbasquek zilarrezkoa Qa lortu du kudeaketaren Bikaintasunari esker

 

Q 2011 plata
 

Ikerbasque fundazioak zilarrezko Qa lortu du kudeaketaren bikaintasunean lortutako mailaren onarpen bezala. Sari honek fundazioaren kudeaketa bikain batenganako apustu handia aitortzen du.

Zilarrezko Qa Eusko Jaurlaritzaren sari bat da, EFQM bikaintasun ereduaren puntuazio taulen arabera 400 puntu baino gehiago lortu dituzten erakundeentzat.

Sortu zen unetik, Ikerbasquek EFQM eredua erabili izan du kudeaketarako erreferentzia bezala. Eredu honeri esker, fundazioak baliabideak modu eraginko baten erabiltzea eta erakundearen hobekuntza etengabea hausnartzea lortu du. Fundazioak hainbat autoebaluazio eta kanpo kontrasteak egin zituen zilarrezko Qa lortu baino arinago..

 

Ikerbasque: 2012 Deialdiak

 
Call2012 scient

Ikertzaileak Euskadira erakartzeko deialdi berri bi zabaltzen dira 

 

Ikerbasquek, Zientziarako euskal fundazioak, bi deialdi internazional berri jarri ditu abian, goi mailako ikertzaileei 20 behin betiko kontratu eta langile ikertzaileentzat bost urteetarako beste 20 kontratu eskainiz.

Research Professor deialdia doktoregoa 2008 urtea baino lehen bukatuta, jarduera ikertzaile sendoa eta esperientzia internazionala duten ikertzaileei bideratuta dago. Aukeratuta suertatzen direnak Euskal Herriko edozein ikerkuntza zentruan behin-betiko postu bat lortu ahal izango dute.

Irakurri gehiago...

 

Ikerbasque researcher:Urtzi Ayesta

 
Ayesta3

 

Ayesta: gailu mugikorrentzako erabat harrituko gaituzten aplikazio berriak sortuko dira 

Zelan ikusten duzu zuk sare honen garapena zure ikerketaren ikuspuntutik?

Internet-aren sorrera eta garapenarekin batera, 60. hamarkadaren bukaeran, nabari zen
komunikazio sareak modelizatzeko teoria baten beharra. Teoria honen helburu nagusia lirateke sareen errendimendua eta funtzionamendua hobetzea. Ikerketa arlo bezala, sareen ikerketa edo "networking", jakintza arlo ezberdinen arteko zubia da. Ingeniaritza elektrikoko alderdiak, informatikaren...

Irakurri gehiago...

 
 

 

Ikerbasque: Jasangarritasuna

Ikerbasquek aurrekontuetako %0,7a proiektu solidarioak finantzatzeko eskeiniko du

Ikerbasque fundazioak aurrekontuetako %0,7a hainbat proiektu solidario finantzatzera bideratuko du ondoz ondoko laugarren urtez. Intermon Oxfam, ICAVI4all, Bizkaiako Elikagaien Bankua eta SED-ek aukeratutako proiektuan abian jarriko dituzte, bakoitzak 16.000 euro inguru jasoz.


Ikerbasqueko helburu estrategikoetako bat giza ikuspuntutik fundazio arduratsua izatea da. Horretarako giza, ekonomi eta ingurumen jasangarritasunerako estrategia bat landu du eta bertan aurrekontuetako %0,7a proiektu solidarioak finantzatzeko bideratzea aurreikusten da.

World map

 

 Konpartitu:

Add to: Aupatu Add to: zabaldu Add to: negociame Add to: myspace Add to: meneame Add to: facebook Add to: Mr. Wong Add to: Icio Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Slashdot Add to: Netscape Add to: Furl Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Spurl Add to: Google Add to: Blinklist Information
 
ecmware
Enterprise Platform