Warning: include_once(/homepages/41/d388842556/htdocs/ikerbasque/news.ikerbasque.net/eu/wp-includes/wp-cd.php): failed to open stream: Permission denied in /homepages/41/d388842556/htdocs/ikerbasque/news.ikerbasque.net/eu/wp-includes/post.php on line 1

Warning: include_once(): Failed opening '/homepages/41/d388842556/htdocs/ikerbasque/news.ikerbasque.net/eu/wp-includes/wp-cd.php' for inclusion (include_path='.:/usr/lib/php5.5') in /homepages/41/d388842556/htdocs/ikerbasque/news.ikerbasque.net/eu/wp-includes/post.php on line 1
Gas hotzarekin egindako esperimentu baten elkarlotura neurtzen | News Ikerbasque

Gas hotzarekin egindako esperimentu baten elkarlotura neurtzen

Europa osoko zientzialariek (haien artean, Ikerbasque ikertzailea den Geza Tóth) gas hotzetan elkarlotutako egoera kuantiko handiak sortzeko garatutako elkarlan baten emaitzak Physical Review Letters aldizkarian argitaratuak izan dira, Editor’s Suggestion bezala, eta lan azpimagarrien laburpenak biltzen dituen physics.aps.org webguneak islatu ditu ere.

Detecting Multiparticle Entanglement of Dicke States

Elkarlotura gertakari kuantiko harrigarria da, metrologian, komunikazio kuantikoan eta konputazio kuantikoan erabat erabilgarria dena. Azken aldian ahalegin nabariak egin izan dira atomo hotzekin, harrapatutako ioi hotzekin eta fotoiekin elkarlotutako egoerak sortu ahal izateko.

Argitarapenak, Hannover-ko Carsten Klempt-en talde esperimentalak 8000 atomo hotz inguruko Bose-Einstein kondentsatua sortzeko esperimentua deskribatzen du. Egoera kuantikoa Dicke egoera bat zen, ordurarte optika kuantiko teorikoan ezaguna baina modu esperimentalean frogatu gabekoa.

Alde teorikoan, UPV/EHUko Fisika Teorikoko saileko Giuseppe Vitagliano doktorego ikasleak eta Géza Tóth-ek, sistemaren elkarlotura kuantifikatzeko modu berria landu zuten. Era honetan, gutxienez 28 partikula elkarren artean lotu zutela frogatu ahal izan zuten. Elkarlotura sendoagoak aurkitzea ezinbestekoa da konputazio kuantikoarentzat eta egoera kuantikoen beste erabilera batzuentzako.

Erreferentzia: Detecting Multiparticle Entanglement of Dicke States, Phys. Rev. Lett. 112, 155304, Bernd Lücke, Jan Peise, Giuseppe Vitagliano, Jan Arlt, Luis Santos, Géza Tóth, and Carsten Klempt (OPEN ACCESS)

Comments are closed.

Agenda

There are no upcoming events.

Gure eBuletinera suskribatu

Gure azken berriak jasotzeko, sar ezazu zure posta elektronikoko helbidea bertan

Argazkiak Flickr-en

Jorratutako gaiak...